MT 07
Ibilbide oso erakargarria da. Mandazainek (duela denbora asko ez) erabilitako bide zaharrak erakusten dizkigu. Teknikoki oso zaila ez den arren, nahikoa luzea da ibilbidea eta, ustekabekorik izanez gero ere, ez du “ihesbide” askorik. Ibilbideari segurtasunez aurre egiteko, sasoian egotea gomendatzen da. Pagadi izugarriek eta amezti baldarrek apaintzen dute ibilbide osoa, eta Izkiko Parke Naturalaren benetako xarmaz gozatu ahal izango dugu.
Distantzia | Denbora | Desnibela | Zailtasuna |
---|---|---|---|
38 km | 4:50 | 591 m | Ertaina |